EIBZko webgunean erregistroak inportatzeko helbideak eta liburutegietara lotuneak aurkituko dituzu:
ARIKETAK:
1. Nafarroako Liburutegi Publikoak. La biblioteca pública en casa
- Bila ezazu zure herriko edo hurbileko liburutegi publikoaren helbidea, telefonoa, faxa eta posta elektronikoa.
- Sartu Nafarroako Liburutegien webgunean eta bila ezazu Mariasun Landaren “Galtzerdi suizida” eta ikusi badagoen zure etxet ik hurbileko liburutegian.
- Egunkariak eta aldizkariak: Ikusi Clij aldizkaria badagoen liburutegiren batean.
- Berritasunak: Azken hilabeteko argitalpenak zure herriko edo hurbileko liburutegian.
Unibertsitateko liburutegiaren helburua honako ha
u da: Unibertsitate Komunitateko kideei,
beren unibertsitate-helburuetarako, informazio zientifiko, tekniko eta profesionalerako sarbidea erraztea.
Aukeratu: Catálogo….Las referencias con el texto: Ikusi “psicología”-ri buruzko libururik baduten.
3. (ELSN) Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
300.000 dokumentu baino gehiago daude katalogatuta eta 60 udal liburutegik baino gehiagok parte hartzen dute. Katalogoa etengabe eguneratzen da. Bilaketa bakarrean erabiltzaileak jakin dezake interesatzen zaion gaiari buruz zenbat dokumentu dauden eta baita zein liburutegiten eskuratu ahal izango dituen ere.
- Aldizkako argitalpenak: Bilatu “Behinola” aldizkaria katalogo osoan, Hondarribian, Zarautzen…
- Katalogoa kontsultatu: Ikusi Patxi Zubizarretaren libururik badagoen katalogo osoan, Beasaingo liburutegian…
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, 16 urtetik gorakoentzat bereziki, informazioa aurkitzeko erraztasunak eman, heziketan lagundu, eta aisialdian aberasteko sortua. Liburutegi orokorra da, humanitateei eta euskal kulturari bideratua.
- Koldo Mitxelena liburutegi birtualean bilaketa bat egin egileen arabera (adibidez: “Arrieta, Yolanda”), izenburuaren arabera (adibidez: “Bizia lo”) eta gaien arabera (adibidez: “filologia”)
Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura dago. Hortaz gain, zabalik dago ikerle ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.
6. BPE (Biblioteca Pública del Estado)
- Sartu BPEn portal honen bidez http://travesia.mcu.es ; aztertu webgunea eta baloratu interesgarriak izan daitezkeen atalak: ideas p ara bibliotecarios...
- Helbide horretatik Nafarroako Liburutegi publikoetara iritsi eta egin kontsultaren bat katalogoan.
Orrialdearen bukaeran Proyecto de Biblioteca aurkituko dugu, hau da, ikastetxe horren Liburutegi Proiektua.