2007/03/22

Liburutegiko seinaleak

Eskola liburutegiko fondoak informatizatze lanak hasi baino lehen fondoak Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera antolatu behar dira, eta aldez aurretik komeni da apalak CDUren zenbakikuntzaren arabera seinalatzea, baita fondoak egilearen eta izenburuaren arabera alfabetikoki antolatzea ere. Saiatuko gara apalategi guztiak ez betetzen, material berriak iristen direnerako tokia egon dadin.

Munduko liburutegi gehienetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (CDU) da gaikako sailkatze orokorrerako erabiltzen den sistema normalizatua. Garrantzitsua da ikastetxeko ikasleak edozein liburutegi publikotan eskola liburutegian bezain eroso mugitu ahal izatea.

Seinale onak izatea oso erabilgarria da erabiltzaileentzat, bere kabuz liburutegian barna ibili ahal izateko.

Seinale motak:

Kanpoko seinaleak

Ikastetxeko edozein tokitan liburutegirako bidea ikasleei erakusten dieten seinaleak dira. Bestaldetik, ikastetxearen osotasunaren barruan, liburutegiari ematen zaion garrantzia adierazten dute.

Liburutegian antolatzen diren jarduerak iragartzeko ere erabiliko dira: liburuaren eguna, erakusketak, egile jakin baten ikustaldia...

Seinale hauek erakargarriak izanen dira eta marrazki seinalagarri egokiak, adinarekin bat etorriko direnak, izanen dituzte.

Barneko seinaleak

Liburutegiaren sarreran egongo dira eta ikaslea gela barruan orientatzeko balio dute.

Apalategietako gaiz gaiko seinaleak CDUren arabera apalaz-apal: testu liburuak, literatura, hemeroteka, aldizkariak, ikasleek egindako lanak, mapak, Nafarroa...

Tokia erabiltzen jakiteko seinaleak, jarduera esparru ezberdinak: ikus-entzunezko txokoa, irakurketa txokoa, txikien txokoa, multimedia eremua, aldizkariak, hemeroteka…

Katalogazioa hasi aurretik apalak CDUren arabera seinaleztatu behar dira.

PNTEko Webgunean liburutegiko seinale gehiago aurkituko ditugu:


No hay comentarios: