2007/03/20

Irakurketa bultzatzeko jarduerak

Liburutegiko jarduerak zehar jarduera moduan hartu behar ditugu, arlo guztiak landu bai daitezke liburutegitik abiatuta.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, irakurle kritikoak sortzea nahitaezkoa bihurtu da, informazioa hautatzen eta bereizten dakitenak.

Irakurtzera bultzatzeko jarduerak ez dira curriculumetik aparte aurkeztu behar, baizik eta ikastetxeko irakur-proiektu baten barruan, irakasleek adostua eta planifikatua.

Irakurketa jarduerak

Jarduerak programatzerako orduan beti kontuan hartu behar da Haur Liburutegian animazioak liburua izan behar duela abiapuntua eta libururantz zuzendua izan behar duela. Arau hau betetzen ez bada, liburutegiak antzoki edo jolastokiaren funtzioak ordezkatuko lituzke besterik gabe, baina ez luke dagokion zeregin nagusia beteko.

Alde batetik, erabiltzaile izan daitezkeenak erakarri behar ditugu; ikaslearengan irakurketa-ohitura sendoa eragitera zuzendutako jarduerak antolatu behar dira. Bestetik, erabiltzaile autonomoak trebatzera zuzendutako jarduerak ere programatu behar dira. Liburutegian erraztasunez ibili ahal izateko beste ezagupen batzuk izan behar dituzte ikasleek. Baita, nahi duten informazioa edo dokumentua aurkitzeko gai izan ere.

Liburuak egoki aukeratzea

Irakur liburuen aukeraketa tresna garrantzitsua da txikienak irakurtzen murgiltzeko, irakurtzen hasi direnen ohiturak finkatzeko eta nerabeak irakurle helduak izatera iristeko.

Baliabide Zentroetako eta Eskola Liburutegietako liburuzainak irakurketa gidak prestatzen dituzte argitaratzen diren liburuen artean ondo aukeratu eta eskaintza erakargarria egiteko.

Irakurketa gidak


No hay comentarios: