2007/03/20

Dokumentuen sailkapena

Liburutegi batean mota askotako dokumentuak egoten dira, batzuk inprimatuak eta beste batzuk ikus-entzunezkoak, elektronikoak…

Euskarriaren arabera

1. Dokumentu inprimatuak

2. Ikus-entzunezko dokumentuak

3. Informatikako edo elektronikako dokumentuak: disketeak, CD-ROMak, webguneak, eta abar.







Liburu dokumentalak eta fikziozkoak

Liburu dokumentalek edo informazio liburuek zehatzak eta eduki zientifikodunak izan behar dute, hizkuntza ulergarria eta argia dutenak. Aurkibide alfabetikoak edo gaikakoak izan ditzatela komeni da. Behar duen datua halabeharrez edo orrialdez orrialde bilatuz ez duela aurkituko ikasi behar du ikasleak.

Ilustrazioak garrantzi handikoak dira, horiek ere hizkuntza baitira. Zenbat eta gazteagoa haurra, orduan eta garrantzitsuagoa da ilustrazioa. Horrela, lau urteko haurrari ilustrazioak informazio guztia emango dio; hamabikoarentzat, aldiz, testua hobeki ulertzen lagunduko dion elementu bat izango de ilustrazioa.

Liburutegira adin guztietako haurrak etortzen direla kontuan hartuta, liburu dokumentalek adin maila ezberdinen beharrak bete behar ditu.

Fikziozko liburuek era askotakoak izan behar dute. Irakurketa ulermen maila ezberdinetarako eta gai askotako liburuak izan behar ditugu liburutegian. Haurren gustuen bilakaera ere kontuan hartu behar da.

Liburutegiak informazio eta aisialdirako eskaintzen dituen dokumentuen artean ez dira bakarrik inprimatutakoak. Ikus-entzunezko dokumentuek dimentsio berri bat gehitzen diete inprimatutakoei. Haurraren garapen prozesuan irakurtzea garrantzitsua baldin bada, ikusi eta entzuteak ere lagun dezake prozesu horretan eta irakurketa oso gogoko ez duten haurrak erakartzeko baliagarri izan daitezke.


No hay comentarios: