2007/03/24

Liburutegiak sarean

Internetera konektatuta egonez gero, eskola liburutegietarako baliabide ugari aurki ditzakegu sarean.

EIBZko webgunean erregistroak inportatzeko helbideak eta liburutegietara lotuneak aurkituko dituzu:

ARIKETAK:


1. Nafarroako Liburutegi Publikoak. La biblioteca pública en casa

Nafarroako Liburutegi Publikoen katalogo bateratua. 250.000 dokumentu inguru daude katalogatuta. Sare honetan 39 udal liburutegi eta Nafarroako Liburutegi Nagusiaren bibliografia-funtsen informazioa jasotzeaz gain Liburutegi Publikoen direktorioa ere kontsulta daiteke. Dokumentuaren bilaketa katalogo osoan edo liburutegi zehatz batean egin daiteke.

Aukeratu: euskara………

  • Bila ezazu zure herriko edo hurbileko liburutegi publikoaren helbidea, telefonoa, faxa eta posta elektronikoa.
  • Sartu Nafarroako Liburutegien webgunean eta bila ezazu Mariasun Landaren “Galtzerdi suizida” eta ikusi badagoen zure etxet ik hurbileko liburutegian.
  • Egunkariak eta aldizkariak: Ikusi Clij aldizkaria badagoen liburutegiren batean.
  • Berritasunak: Azken hilabeteko argitalpenak zure herriko edo hurbileko liburutegian.
2. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Unibertsitateko liburutegiaren helburua honako ha

u da: Unibertsitate Komunitateko kideei,

beren unibertsitate-helburuetarako, informazio zientifiko, tekniko eta profesionalerako sarbidea erraztea.

Aukeratu: Catálogo….Las referencias con el texto: Ikusi “psicología”-ri buruzko libururik baduten.

3. (ELSN) Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala

300.000 dokumentu baino gehiago daude katalogatuta eta 60 udal liburutegik baino gehiagok parte hartzen dute. Katalogoa etengabe eguneratzen da. Bilaketa bakarrean erabiltzaileak jakin dezake interesatzen zaion gaiari buruz zenbat dokumentu dauden eta baita zein liburutegiten eskuratu ahal izango dituen ere.

  • Aldizkako argitalpenak: Bilatu “Behinola” aldizkaria katalogo osoan, Hondarribian, Zarautzen…
  • Katalogoa kontsultatu: Ikusi Patxi Zubizarretaren libururik badagoen katalogo osoan, Beasaingo liburutegian…
4. Kontsulta: Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, 16 urtetik gorakoentzat bereziki, informazioa aurkitzeko erraztasunak eman, heziketan lagundu, eta aisialdian aberasteko sortua. Liburutegi orokorra da, humanitateei eta euskal kulturari bideratua.

  • Koldo Mitxelena liburutegi birtualean bilaketa bat egin egileen arabera (adibidez: “Arrieta, Yolanda”), izenburuaren arabera (adibidez: “Bizia lo”) eta gaien arabera (adibidez: “filologia”)
5. Azkue Biblioteka. Euskaltzaindia

Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura dago. Hortaz gain, zabalik dago ikerle ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

  • Azkue bibliotekako katalogoan bilaketa. Ikusi Epaltza-ren libururik badagoen, Garate….Lertxundi…

6. BPE (Biblioteca Pública del Estado)
  • Sartu BPEn portal honen bidez http://travesia.mcu.es ; aztertu webgunea eta baloratu interesgarriak izan daitezkeen atalak: ideas p ara bibliotecarios...
  • Helbide horretatik Nafarroako Liburutegi publikoetara iritsi eta egin kontsultaren bat katalogoan.
7. Fundación Germán Sánchez Ruiperez

Salamancako Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa Haur eta Gazte Literaturan espezializatu da, eta aholkularitza zerbitzu ona eskaintzen du eskolako liburutegietako fondoak eskuratzeko. Autonomia ezberdinetako eskola liburutegiei buruzko informazioa eta ikastetxe horien liburutegi proiektuak aurkituko ditugu. Fundazio honetan erregistratu nahi duen ikastetxeak formulario bat bete behar du eta bertan eskatzen diren datuak sartu.

fundacióngsr/bescolares:

Entrar.Comunidad autónoma: Aukeratu: PAIS VASCO Provincia: Aukeratu: Bizkaia….Niveles educativos: Educación Primaria….Buscar…….(bilaketaren emaitza lau ikastetxe). Aukeratu Basauri……ampliar.

Orrialdearen bukaeran Proyecto de Biblioteca aurkituko dugu, hau da, ikastetxe horren Liburutegi Proiektua.

2007/03/22

Liburutegiko seinaleak

Eskola liburutegiko fondoak informatizatze lanak hasi baino lehen fondoak Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera antolatu behar dira, eta aldez aurretik komeni da apalak CDUren zenbakikuntzaren arabera seinalatzea, baita fondoak egilearen eta izenburuaren arabera alfabetikoki antolatzea ere. Saiatuko gara apalategi guztiak ez betetzen, material berriak iristen direnerako tokia egon dadin.

Munduko liburutegi gehienetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (CDU) da gaikako sailkatze orokorrerako erabiltzen den sistema normalizatua. Garrantzitsua da ikastetxeko ikasleak edozein liburutegi publikotan eskola liburutegian bezain eroso mugitu ahal izatea.

Seinale onak izatea oso erabilgarria da erabiltzaileentzat, bere kabuz liburutegian barna ibili ahal izateko.

Seinale motak:

Kanpoko seinaleak

Ikastetxeko edozein tokitan liburutegirako bidea ikasleei erakusten dieten seinaleak dira. Bestaldetik, ikastetxearen osotasunaren barruan, liburutegiari ematen zaion garrantzia adierazten dute.

Liburutegian antolatzen diren jarduerak iragartzeko ere erabiliko dira: liburuaren eguna, erakusketak, egile jakin baten ikustaldia...

Seinale hauek erakargarriak izanen dira eta marrazki seinalagarri egokiak, adinarekin bat etorriko direnak, izanen dituzte.

Barneko seinaleak

Liburutegiaren sarreran egongo dira eta ikaslea gela barruan orientatzeko balio dute.

Apalategietako gaiz gaiko seinaleak CDUren arabera apalaz-apal: testu liburuak, literatura, hemeroteka, aldizkariak, ikasleek egindako lanak, mapak, Nafarroa...

Tokia erabiltzen jakiteko seinaleak, jarduera esparru ezberdinak: ikus-entzunezko txokoa, irakurketa txokoa, txikien txokoa, multimedia eremua, aldizkariak, hemeroteka…

Katalogazioa hasi aurretik apalak CDUren arabera seinaleztatu behar dira.

PNTEko Webgunean liburutegiko seinale gehiago aurkituko ditugu:


2007/03/20

Irakurketa bultzatzeko jarduerak

Liburutegiko jarduerak zehar jarduera moduan hartu behar ditugu, arlo guztiak landu bai daitezke liburutegitik abiatuta.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, irakurle kritikoak sortzea nahitaezkoa bihurtu da, informazioa hautatzen eta bereizten dakitenak.

Irakurtzera bultzatzeko jarduerak ez dira curriculumetik aparte aurkeztu behar, baizik eta ikastetxeko irakur-proiektu baten barruan, irakasleek adostua eta planifikatua.

Irakurketa jarduerak

Jarduerak programatzerako orduan beti kontuan hartu behar da Haur Liburutegian animazioak liburua izan behar duela abiapuntua eta libururantz zuzendua izan behar duela. Arau hau betetzen ez bada, liburutegiak antzoki edo jolastokiaren funtzioak ordezkatuko lituzke besterik gabe, baina ez luke dagokion zeregin nagusia beteko.

Alde batetik, erabiltzaile izan daitezkeenak erakarri behar ditugu; ikaslearengan irakurketa-ohitura sendoa eragitera zuzendutako jarduerak antolatu behar dira. Bestetik, erabiltzaile autonomoak trebatzera zuzendutako jarduerak ere programatu behar dira. Liburutegian erraztasunez ibili ahal izateko beste ezagupen batzuk izan behar dituzte ikasleek. Baita, nahi duten informazioa edo dokumentua aurkitzeko gai izan ere.

Liburuak egoki aukeratzea

Irakur liburuen aukeraketa tresna garrantzitsua da txikienak irakurtzen murgiltzeko, irakurtzen hasi direnen ohiturak finkatzeko eta nerabeak irakurle helduak izatera iristeko.

Baliabide Zentroetako eta Eskola Liburutegietako liburuzainak irakurketa gidak prestatzen dituzte argitaratzen diren liburuen artean ondo aukeratu eta eskaintza erakargarria egiteko.

Irakurketa gidak


Dokumentuen sailkapena

Liburutegi batean mota askotako dokumentuak egoten dira, batzuk inprimatuak eta beste batzuk ikus-entzunezkoak, elektronikoak…

Euskarriaren arabera

1. Dokumentu inprimatuak

2. Ikus-entzunezko dokumentuak

3. Informatikako edo elektronikako dokumentuak: disketeak, CD-ROMak, webguneak, eta abar.







Liburu dokumentalak eta fikziozkoak

Liburu dokumentalek edo informazio liburuek zehatzak eta eduki zientifikodunak izan behar dute, hizkuntza ulergarria eta argia dutenak. Aurkibide alfabetikoak edo gaikakoak izan ditzatela komeni da. Behar duen datua halabeharrez edo orrialdez orrialde bilatuz ez duela aurkituko ikasi behar du ikasleak.

Ilustrazioak garrantzi handikoak dira, horiek ere hizkuntza baitira. Zenbat eta gazteagoa haurra, orduan eta garrantzitsuagoa da ilustrazioa. Horrela, lau urteko haurrari ilustrazioak informazio guztia emango dio; hamabikoarentzat, aldiz, testua hobeki ulertzen lagunduko dion elementu bat izango de ilustrazioa.

Liburutegira adin guztietako haurrak etortzen direla kontuan hartuta, liburu dokumentalek adin maila ezberdinen beharrak bete behar ditu.

Fikziozko liburuek era askotakoak izan behar dute. Irakurketa ulermen maila ezberdinetarako eta gai askotako liburuak izan behar ditugu liburutegian. Haurren gustuen bilakaera ere kontuan hartu behar da.

Liburutegiak informazio eta aisialdirako eskaintzen dituen dokumentuen artean ez dira bakarrik inprimatutakoak. Ikus-entzunezko dokumentuek dimentsio berri bat gehitzen diete inprimatutakoei. Haurraren garapen prozesuan irakurtzea garrantzitsua baldin bada, ikusi eta entzuteak ere lagun dezake prozesu horretan eta irakurketa oso gogoko ez duten haurrak erakartzeko baliagarri izan daitezke.


2007/03/15

Eskola Liburutegia ikastetxeko proiektu barruan

Eskolako liburutegia baliabide zentro bilakatu behar da, ikaskuntza aktiboa arlo eta maila guztietan bultzatuko duena.

Irizpide pedagogikoez baliatuz, irakurtzera bultzatzeko jarduerak antolatuko dira, betiere ikastetxeko irakur-proiektu baten barruan. Irakurle kritikoak sortzen saiatu behar dugu, informazioa hautatzen eta bereizten dakitenak.

Eskolako liburutegi proiektu bat prestatzerakoan, ikastetxeak izan dezakeen hezkuntza eginkizunaren inguruko hausnarketatik abiatu behar du.


Eskolako liburutegia curriculumeko arlo ezberdinen osagai izan daiteke. Edonola ere, proiektu bat martxan jarri nahi badugu, ikasleen beharretatik abiatuz, lan proposamen motibagarriak eta eraginkorrak eskaini behar ditugu.